



Proiektuen blog-a

Bigarrengo aukeran, beste solairu bat planteatzen da, non egongela eroso bat planteatuko litzateke lehiate handi baten bitartez barne patioarekin komunikatuko litzatekena. Kontran du harrerari eskala eta monumentaltasuna kentzen diola, birplanteamendu honekin bilatzen diren aldaketak.
Eskilarak proiektatuz igogailuaren presentzia beharrezkoa da, eta orubeak duen estutasunarekin (soilik 5m) arazoa bilakatu daiteke. Horregatik aukera honetan maldak proposatu egin dira.
Zabalera txikiari aurre egiteko beste irtenbide bat eskilarak bi tramo aldenduetan egitea da, ez bata bestaren amaieran egotea.
Mendebaldera dauden zuloak tokatu zitzaizkidan, eta Logroñorako bisitan beste bi zulo txiki topatu nituen orubearen alboan, eta proiektuan integratzea interesgarria gerta zitezkela irudi zitzaidan.
Behe oinean bi orube berri horiek agertzen dira, izaera publikoagoa dutenak, harrera eta jantokia baitira. Gorputz nagusiaren atzetik/azpitik somatu daiteke areto eraikina, diseinu aldetik osotasunarekin apurtzen duena. Beste orubean etxeen barne patioak berregituratu egin dira eta parke lasai bat planteatu da.
Lehenengo solairuan gorputz nagusia agertzen zaigu, eta bertara ailegatzeko pasarelak, harreratik eta jantokitik datozenak.
Hirugarren solairuan, beste solairuetan bezala, gorputz nagusiari lotuta dagoen beste funtzio bat agertzen da. Kasu honetan igerileku eta spa funtzioa.
Sekzioak orube desberdinetatik emanak izan dira, lehenego bietan fatxadak emanak zeuden eta mantendu egin dira irtenbide desberdinak erabiliz (bertara eraikin berria itsatsiz edo aldenduz) . Patio jokoa erabili egin da alde zaharretan dagoen argi faltari aurre egiteko.
Parasitoen ideiarekin jarraituz, non edozein medianeratara lotu daitezkeen eraikinak, eta espazio minimoak zabaltzeko eta okupatzeko balio duten, proiektua lantzen joan da.
Aretoa antolatzeko Frank Gerhy-ren eraikin bat erreferentzia bezala hartu da, non eraikin ortogonal bat antolatzen du patio baten inguruan eta bertan diseinu horrekin apurtzen duen eraikin bat jartzen duen.
Azkenik, harrera gunea antolatzeko beste azalera desberdin bat okupatzea pentsatu da, era horretan gorputz nagusiaren behe oina libratzen da eta kale/areto erlazio bat sortzen da, patiora sartzera gonbidatuz.



Egungo eraikinen teilatuak ere okupatu daitezke, hiriaren eta alde zaharraren irudi eta perspektiba berri bat lortuz.
Esan bezala, parasitoak ez dute 'gorputz' bat baino gehiago behar haien funtzioak betetzeko, gorputz nagusiarekin edota beste parasito batzuekin bat egin ditzaketenak.
Klasean jarritako ‘Reinaissance’ filmean, detektibearen etxearen arkitektura mota ezaguna egiten zitzaigun, halaere eraikin oso altu baten atikoa dela dirudi, pasarelen bitartez ailegatu behar dena. Empresariaren bulegoa ere arkitektura garaikideko adibide izan daiteke.
‘Blade Runner’ komentatutako pelikulan etorkizun urrutiago batean kokatzen dela dirudi, kotxeak hegan doazte eta eraikinak askoz altuagoak dira, hiri ilun eta dentsoago bat osatuz. 
‘El 5º elemento’ filmea antzeko hirigintza dauka, arkitektura modularra darabilelarik.
‘Tron’ filmea, askoz ere abstraktuagoa da, mundu errealean gertatzen den arkitektura ezaguna zaigu, bideojokuaren barruan gertatzen dena, ordea, etorkizuneko hiri baten eskema orokorra bezala agertzen da.
Etorkizuneko hiriaren ezaugarri bezala teknologia, dentsitatea, iluntasuna, natura eza eta indibidualtasuna azaltzen zaizkigu.








