Eraikinak zuen beste erabilera publiko nagusia ez zen ahaztu behar, honen sabaia zapalgarria izan behar zen, zubia eta berez erdigunean espazio publiko bat osatuko zuelako. Bi funtzio hauek, museo eta zubiarena, bata bestearen gainean doazte jarrita, eta hasieran eta bukaeran tentsio puntuak agertzen ziren, bi erabilerak bat egiten zuten lekuetan.
Puntu horiek traba bat izan behar baino, proiektuan integratu egin ziren. Hasierako plaza antolatzeko balio zuen museoaren azpiko sarrera, eta ruina bien artean ardatz bat sortzearekin batera hauen arteko komunikazioa sortuko zela pentsatu zen baita ere.
Ibaiaren beste aldean, beste tentsio puntuan, dorre bat egitea pentsatu zen, zubiko bidaiarientzako helmuga izango zena eta Logroñoren bista orokorra izatea baliatuko zuena, falta zaion 'postala' edo. Oso luzetua eta horizontala den eraikin bati amaiera on bat izango zela pentsatu egin zen.
Idei guzti hauek erreferentzia egiten dizkiote jada eginda dauden zenbait eraikinei
lunes, 8 de febrero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario