Mendebaldera dauden zuloak tokatu zitzaizkidan, eta Logroñorako bisitan beste bi zulo txiki topatu nituen orubearen alboan, eta proiektuan integratzea interesgarria gerta zitezkela irudi zitzaidan.
Behe oinean bi orube berri horiek agertzen dira, izaera publikoagoa dutenak, harrera eta jantokia baitira. Gorputz nagusiaren atzetik/azpitik somatu daiteke areto eraikina, diseinu aldetik osotasunarekin apurtzen duena. Beste orubean etxeen barne patioak berregituratu egin dira eta parke lasai bat planteatu da.
Lehenengo solairuan gorputz nagusia agertzen zaigu, eta bertara ailegatzeko pasarelak, harreratik eta jantokitik datozenak.
Hirugarren solairuan, beste solairuetan bezala, gorputz nagusiari lotuta dagoen beste funtzio bat agertzen da. Kasu honetan igerileku eta spa funtzioa.
Sekzioak orube desberdinetatik emanak izan dira, lehenego bietan fatxadak emanak zeuden eta mantendu egin dira irtenbide desberdinak erabiliz (bertara eraikin berria itsatsiz edo aldenduz) . Patio jokoa erabili egin da alde zaharretan dagoen argi faltari aurre egiteko.
Bigarrenean ikus daiteke nola kaletik ibilita gorputz nagusiaren azpitik aretoa somatzen den.
Azkenengoa spa igerileku funtzioa duen eraikina da, medianera artean mantentzen dena eta gorputz nagusitik ailegatzen den. Altuera osasungarritasuna ematen dio aire eta argi moduan eta gune lasai bat osatzen du begiradetatik at.
jueves, 6 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario