martes, 18 de mayo de 2010

Harrerarekin bueltaka

Harrera, esan bezala, espazio independiente batean jartzeko intentzioa dago, nondik eraikin edo gorputz nagusira ailegatuko den.
Komunikazio hori funtzionatzeko, eta argi gera daiten hotelerako sarrera nondik den, harrera gune horren presentzia eta garrantzia indartu da.
Era horretan planteatua zegoen harrera konbentzionalari aurre egitea bilatu da irtenbide erradikalago baten bidez.
Hasierako aukera batean argi sarrera fokalizatu baten bidez gunearen izaera aldatu egin da, eskalarekin ere jokatuz. Bigarrengo aukeran, beste solairu bat planteatzen da, non egongela eroso bat planteatuko litzateke lehiate handi baten bitartez barne patioarekin komunikatuko litzatekena. Kontran du harrerari eskala eta monumentaltasuna kentzen diola, birplanteamendu honekin bilatzen diren aldaketak.

Eskilarak proiektatuz igogailuaren presentzia beharrezkoa da, eta orubeak duen estutasunarekin (soilik 5m) arazoa bilakatu daiteke. Horregatik aukera honetan maldak proposatu egin dira.
Zabalera txikiari aurre egiteko beste irtenbide bat eskilarak bi tramo aldenduetan egitea da, ez bata bestaren amaieran egotea.
Ibilbide bat markatzen du sarrera honek gainera, harreratik pasatzera behartzen zaituena, hotelaren kontrolerako balioko lukeena.


Harrera osatzeko irtenbide bezala aurreko proposamenen mix bat egin da, non harreraren eskala eta presentziak kaleko jendearen harreta daituko luke. Eskilarak bi tramo aldenduetan egin dira, armailetan bihurtzeko aukerarekin, eta harrera ezkutatuz areto txiki batean bihurtu daitekeena, kontzertuak... emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario