lunes, 8 de febrero de 2010
Ariketa nagusiaren laburpena IV
Eraikinaren linealtasuna eta gelen morfologia aldatzeko nahairekin, erdiko aldean, eraikina irlatxoan apoiatzen den gunean, honen zabalaera asko handitu zen, 10m-tik 18m-tara, beste mota bateko espazioak sortuz, bai eraikina barruan (museoa) baita goiko pasabidean ere.
Museo barruan espazio zabalak arkitektura eta erretaulo pieza handietarako baliogarriak ziren oso. Goikaldean, bi ardatz egiten dute topo: zubiaren ardatza eta honi elkartzuta dihoan ibaiaren norabidea. Bi korronte desberdinak dira, pertsonena eta urarena, eta puntu hortan atseden gune bat egitea planteatzen da, bista ikusgarrietatik gozatzeko.

Ariketa nagusiaren laburpena III
Eraikinak zuen beste erabilera publiko nagusia ez zen ahaztu behar, honen sabaia zapalgarria izan behar zen, zubia eta berez erdigunean espazio publiko bat osatuko zuelako. Bi funtzio hauek, museo eta zubiarena, bata bestearen gainean doazte jarrita, eta hasieran eta bukaeran tentsio puntuak agertzen ziren, bi erabilerak bat egiten zuten lekuetan.
Puntu horiek traba bat izan behar baino, proiektuan integratu egin ziren. Hasierako plaza antolatzeko balio zuen museoaren azpiko sarrera, eta ruina bien artean ardatz bat sortzearekin batera hauen arteko komunikazioa sortuko zela pentsatu zen baita ere.
Ibaiaren beste aldean, beste tentsio puntuan, dorre bat egitea pentsatu zen, zubiko bidaiarientzako helmuga izango zena eta Logroñoren bista orokorra izatea baliatuko zuena, falta zaion 'postala' edo. Oso luzetua eta horizontala den eraikin bati amaiera on bat izango zela pentsatu egin zen.
Idei guzti hauek erreferentzia egiten dizkiote jada eginda dauden zenbait eraikinei

Ariketa nagusiaren laburpena II
Behin idei nagusia eta zenbait erreferentzia hartuta nituelarik, antolamendu orokorra nola izango zen erabaki nuen.
Programan zeuden erabilera publikoak, bisitarien eskura zeudenak, era lineal eta soil batean jartzea pentsatu zen, museoa erraz eta sinpleki ikusteko aukerarekin.
Hari atxikita zeuden erabilera guztiak, museoaren ardatz nagusi honetatik 'eskegiak' agertuko ziren, berarengandik zintzilikatuta edo gainean apoiatuta.

Ariketa nagusiaren laburpena I
Hasierako analisian Alde Zaharraren erreferentzi hartuta hiria hazten joan egin dela ohartu ginen, zenbait ardatz markatuta agertzen direlarik. Ibaia ez du, ordea, inolako ardatzik gurutzatzen. Horregatik, ibaiaren beste aldea potentziatzeko eraztun bat osatzea pentsatu gendun, hiriaren hazkundea beste aldean baliatuko lukeena eta Logroñoren espazio berde nagusienak erabilera desberdinen bitartez lotuko zituena.
Ebroko parkeari dagokionez, gure proiektuan gehien kontutan hartu behar den espazioa, zenbait erreferentzia bilatu ziren, eta hemendik lehenengo ideiak agertzen joan ziren gero eraikina proiektatzerako orduan kontutan izango nituenak.
Eraztunaren ideia eta erreferentzia puntu horiek lotuz zubi bat egitea pentsatu zen, eraikina ere izango zena.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)