viernes, 12 de marzo de 2010

Okupazio ideiak

Espazioak okupatzeko irtenbide moduan, egun dauden eraikinei atxikitu egiten zaizkien 'parasitoak' proposatzen dira. Bakoitza autonomoa da eta funtzio independienteak eduki dezakete, edo haien artean elkartuz osotasun batean lan egin.


Medianerak okupatzen dira soluzio honen bitartez, eta kale kotako azalera libre geratzen da espazio publikoaren mesede.
Egungo eraikinen teilatuak ere okupatu daitezke, hiriaren eta alde zaharraren irudi eta perspektiba berri bat lortuz.
Esan bezala, parasitoak ez dute 'gorputz' bat baino gehiago behar haien funtzioak betetzeko, gorputz nagusiarekin edota beste parasito batzuekin bat egin ditzaketenak.

klaseko filmak

Azken boladan pelikula gutxiago ikusi egin baditugu ere, komentatu izen nahiko egin dira, eta gehienak etorkizuneko hiri eta arkiteturarekin lotuak.

Klasean jarritako ‘Reinaissance’ filmean, detektibearen etxearen arkitektura mota ezaguna egiten zitzaigun, halaere eraikin oso altu baten atikoa dela dirudi, pasarelen bitartez ailegatu behar dena. Empresariaren bulegoa ere arkitektura garaikideko adibide izan daiteke.












‘Blade Runner’ komentatutako pelikulan etorkizun urrutiago batean kokatzen dela dirudi, kotxeak hegan doazte eta eraikinak askoz altuagoak dira, hiri ilun eta dentsoago bat osatuz.









‘El 5º elemento’ filmea antzeko hirigintza dauka, arkitektura modularra darabilelarik.








‘Tron’ filmea, askoz ere abstraktuagoa da, mundu errealean gertatzen den arkitektura ezaguna zaigu, bideojokuaren barruan gertatzen dena, ordea, etorkizuneko hiri baten eskema orokorra bezala agertzen da.












Etorkizuneko hiriaren ezaugarri bezala teknologia, dentsitatea, iluntasuna, natura eza eta indibidualtasuna azaltzen zaizkigu.

martes, 2 de marzo de 2010

Donejakue Bidea antolatzen

Alde Zaharreko hutsuneen okupazioa egiteko, eta haien funtzioak antolatzeko, bidaiariak hirira heltzerako orduan zein behar dituen ikusi ditugu, eta hauen lehentasunen arabera orubeak ezarri dira.

Horrela, heldu bezain laster informazio guneak eta motxilak uzteko 'consigna' antzekoak legokez. Ondoren urarekin eta higienearekin erlazioan dauden espazioak agertuko dira. Behin garbituta erlaxatzeko eta meditatzeko espazio berdea agertzen da, eta gertutik jatetxe eta taberna batzuk, bidaiariak hiriaren gastronomia daztatu dezan.
Azkenik, lotarako eta deskantsorako guneak daude, hotela eta etxebizitzez osatua batik bat.













Aktuazioen bitartez, eguneko Donejakue bidea difuminatzen saiatu gara, ibilbide desberdinak markatuz, era horretan ondoko kaleetatik sartzera bultzatuz eta Alde Zahar guztiari garrantzi berdina emanez.