miércoles, 16 de diciembre de 2009

Ariketa txikia: itxitura

Hau da planteatutako itxitura, kometen bidez lortutakoa. Kolore jokoak, isatsen mugimendua, materialaren malgutasuna eta iragazkaistauna izan dira elementu hau erabiltzearn arrazoi nagusia.
Ioxe Barinagarekin batera jorratutako lana da.


miércoles, 9 de diciembre de 2009

Eraikin zubia

Klasean entregatu bezala, eta hasierako ideiarekin jarraiki, ibaiaren beste aldea garatzeko eta indartzeko saiakeran eraikin zubi bat egitea pentsatu da, zeinek loturak gerturatuko zituen. Adibide argia da Zaha Hadid-ek Zaragoza-ko Expo-rako eraiki zuen zubia, egun museo bat dena.

Materialaren aukeraketa

Beira material oso zuzena izanagatik erabiltzea deuseztu egin da, pribatitasun gutxi eskeintzen du eta argi gehiegi sartzen uzten, lortu nahi den izaera lasaiaren kontra. Kometekin itxitura egitea pentsatu da, elementu autonomoa delako, bere egitura propioarekin, eta daukan malgutasunagatik, triangulazio desberdinetara moldatu daitekeena. Haien artean konbinatuz, material horrek daukan iragazkaiztasuna ezagutuz, ura sartzea ekiditu egingo da eta kolore joko interesgarria suertatu daiteke.

martes, 24 de noviembre de 2009

Materiala bilatzen

Seguruenik aukerarik errazena triangulazio sisteman, itxitura aukeratzerako orduan, beira erabiltzea da. Fuksas bere hainbat eraikinetan dihardu eta oso efektu bereziak sortzea lortzen du. British museum-eko itxiturak, Norman Foster-ek diseinatutakoa, ere beira darabil traingulazio sistemarekin batera.














Ariketa txikia

Hona hemen Theo Jansen, material birziklatuz eta triangulazio sistema espaziala erabiliz egitura mugikorrak sortzen duen gizona. Elementu organiko hauek haizearen poderioz mugitzen dira, ez daude motore bidez bultzatuta kasu gehienetan. Jarraitu hurrengo link-a bideo batzuk ikusteko:

http://www.youtube.com/watch?v=gx6fiGwmfzI
http://www.youtube.com/watch?v=WcR7U2tuNoY
















Garapenerako ideiak

Bankside-n kokatua dagoen Tate museoa, Londres-eko Southwark zonalde zentrikoa berpiztea lortu zuen, hirian duen kokapen estrategikoa baliatuz. Antzeko proposamena egitea pentsatu da, hasierako ideiarekin (eraztun berdea) jarraitzeko, eta museoaren atalen bat ibaiaren beste aldean kokatzea.






domingo, 15 de noviembre de 2009

domingo, 8 de noviembre de 2009

Itzaldiak

Klase teorikoetan gertatu ohi zaidan bezala, non arkitektura beste gai independienteekin harremanetan jartzen den (hala nola musika edo argazkilaritza), beste eguneko itzaldia arkitekto eta gidoilari baten lanak komunean zenbat puntu dauzkaten ikustea harritu zidan.

Batez ere proiektu hasieran edo sortze aldian. Gidaoilariak, arkitektoak bezala, idei edo irudi bat du bere eskuetan (propioa edo zuzendariarena), eta bertatik istorio bat atera behar du, zerbait mamitsua. Badauzka 'zer?'-ak, baina benetan garrantzitsua dena 'nola?' da.

Hau da, idei hori aurrera eramateko zein pauso edo estrategia jarraitzen diren. Idei (zer) txarto garatzen baldin bada (nola) proiektu horren potentzia galtzea dago. Aldiz, beste egunean azaldu zitzaigun irudia (aizkora baso urruti batera botatzea) ondo jorratzen bada lan on bat egin daiteke.
Proiektu baten izaeran pauso ezinbestekoa izanagatik eman diot hainbesteko garrantzia, idei on bat distortzionatzea gertatu daiteke, horregatik ikasi behar dugu ondo nola eraiki behar den proposamen bakoitza, daukan indarra ez galtzeko.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Ariketa txikia

Hemen daude estalkia definitzeko eduki genituen lehenego ideiak.
Sabai triangulatu horrek malgutasuna ematen zuen forma desberdinak lortzeko. Gainera, barne espazioa definitzeaz gain erabilgarria zen itxitura osatzeko.
Kristalezkoa edo material arinez eginda izatean erraza da bere sostengua.
Zaila bilakatzen dena da triangelu egitura hori definitzea, Voronoi (http://wwwdi.ujaen.es/asignaturas/gc/tema5.pdf) teknikaz eginak direlako.

9 taldeko bideoa

sábado, 17 de octubre de 2009

Klaseko pelikulak

Ondo iruditzen zait zenabit klasetan film-ak ikustea, batez ere hasierako hauetan, oraindik zuzentzeko gauza gutxi daudela.
Filmak gustatu zaizkit, ''El cielo sobre Berlin'' nahi baino geldoagoa egin bazitzaidan ere. Hala ere, arkitekturarekin erlazioa lortzea zaila iruditzen zait.

''Hedwig and the angry inch''-en kasuan argiagoa da konexio hori, batez ere Ostegun honetan eduki genuen klase teorikoaren ostean. Horregatik uste dut egokiagoa izango zela film hau eta arkitektura/musikaren teoria klasea batera (aste berean) izatea.

Film hau gustatu zait ikuspegi berri bat ireki didalako, musika-akitekturaren artean erlazio bat egon daitekela. Antzeko kasua gertatu zitzaidan lehenengo klase teorikoan, zeinean argazkilaritza-arkitektura arloak elkartzen saiatu ziren.

Espero dut hurrengo asteko teorian ''El cielo sobre Berlin'' filmari buruz pentsarazteko teoria klasea egongo dela, arkitekturarekin konexio bide berriak aurkitzeko.

jueves, 15 de octubre de 2009

Lehenengo preentrega


Hirira dauden sarbideetan auzoak garatu direla ohartu gara, baina alde zaharrarekin lotura gutxirekin. Hasierako aukera honetan auzo horiek alde zaharrera lotzen saiatuko gara erreferentzia finko bat jarriz, hodi bat kasu honetan. Tutu hori proiektu idei bilakatu daiteke auzoen arteko espazioetan ekintzak sortuz.


miércoles, 30 de septiembre de 2009

Aurkezpena

Proiektuak 3-n hainbat esperantza dauzkat jarrita, gure ideiak eta arkitektura jakintzak gehien lantzen diren irakasgaia izateaz gain, arkitektura lana nola izango den hobekien islatzen duen klasea delako.

Proiektu on bat egiteko hau nola garatu behar den ikastea espero dut, jarraitu beharreko pausoak argi edukitzeko ( informazio bilketa, azterketa, ideiak planteatzea, berregitea...). 4.mailako ikasleak izanda interesgarria irudituko litzaidake lanean zer aurkituko dugun jakitea.

Irakasgai hau erakargarria egiten duena gure idei propioen garapena ikus dezakegula dela iruditzen zait. Hala ere, 'errealitatean' hainbeste baldintza aurkituko dituguz proiektua aurrera eramaterako orduan. Horregatik interesgarria suertatu zitzaidan pasadan urtean taldean egin genuen lana, hainbat ideia kontrajarri agertu zirelako eta guztien artean irtenbide zuzena aukeratzen ikasi behar izan genuelako.

Zuzenketei dagokionez publikoak nahiago ditut, guztiok akats berdintsuak baitituguz eta lankidearen erroreengatik ikasi dezakegulako.